
2008ko maiatzean Olearso musika festibala burutu genuen Hondarribian. Aukera polita izandu zen KulturGunea ezagutzera eman eta jendea erakartzeko.
Denetara 7.000 pertsona inguru gerturatu ziren kontzertutara, bi egunak kontutan hartuz. Arrakasta haundia izan genuen. Etorri ziren guztiek oso ondo pasa zuten, eta maila internazionaleko eta euskal mailako taldeetaz gozatzeko aukera izan genuen.
Aipatu beharra dago Barricada, Delorean, Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika edo Sorkun bezelako talde haundiak gure herrian ikusteak ilusio haundia egin zigula, izan ere Hondarribia oso herri musikazalea da. Gero Asian Dub Foundation ikustea kriston oparia izan zen festibalean lan egin genuen guztientzat.
Festibala hondartzako parkinean egin genuen, karpa erraldoi batekin. Eguraldiak nahiko lagundu zuen eta giro paregabea egon zen bi egunetan.
Arrakastak indar haundia eman zigun KulturGunetik lan egiten jarraitzeko!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario