2009/02/21

Olearso Festibala


2008ko maiatzean Olearso musika festibala burutu genuen Hondarribian. Aukera polita izandu zen KulturGunea ezagutzera eman eta jendea erakartzeko.

Denetara 7.000 pertsona inguru gerturatu ziren kontzertutara, bi egunak kontutan hartuz. Arrakasta haundia izan genuen. Etorri ziren guztiek oso ondo pasa zuten, eta maila internazionaleko eta euskal mailako taldeetaz gozatzeko aukera izan genuen.

Aipatu beharra dago Barricada, Delorean, Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika edo Sorkun bezelako talde haundiak gure herrian ikusteak ilusio haundia egin zigula, izan ere Hondarribia oso herri musikazalea da. Gero Asian Dub Foundation ikustea kriston oparia izan zen festibalean lan egin genuen guztientzat.

Festibala hondartzako parkinean egin genuen, karpa erraldoi batekin. Eguraldiak nahiko lagundu zuen eta giro paregabea egon zen bi egunetan.

Arrakastak indar haundia eman zigun KulturGunetik lan egiten jarraitzeko!!

Olearso Kultur Guneak ONGIETORRIA

Olearso Kultur Guneak blog hau zabaldu du HONDARRIBIAKO KULTUR EGOERAZ eztabaidatzeko, berriak zabaldu eta hausnarketak egiteko. Bertan, nahi duten guziek parte hartzera dei egiten dugu, Hondarribia eta Behe Bidasoako kultur bizitza bixigarriekin hornitu eta gure gazte eta euskaldun beharrak asetzeko asmoz. Ongi etorri beraz!