2009/04/13

MAIATZAK 9 - MISERABLEAK MUSIKALA HONDARRIBIAN



"MUNDUKO MUSIKALIK ARRAKASTATSUENA"

Hurrengo MAIATZAK 9an HONDARRIBIKO HONDARTZA KIROLDEGIAN ikuskizun musikala egingo da.

MISERABLEAK Victor Hugoren obra ospetsuan oinarritua dago. Obra horren bertsio musikala da.

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAK PRESTATUA DA, BERE 25. URTEMUGAN.

DENOK GONBIDATUTA BERAZ!!!!

2009/04/11

AURTEN BADA OLEARSO FESTIBALAREN OHIARTZUNIK

AURTEN ez da egingo olearso festibala, baina kulturgunean lan egiten ari gara maiatzarako sorpresa polit bat izateko herrian.

Oraindik ez dugu esango zer izango den, baina musika seguro!!!!!!

Herrian bertan ta nahi duten guztientzat!!!

ADI EGON!!!!!!

2009/02/28

hauteskundeak kultura al dira?

Espektakuluaren gizartean

amarruak

propaganda

gezurrak

iruzurra

normaltasun gabetasuna eguneroko ogi gisa saldua

ta diƱot

hauteskundeak kultura al dira? ala inkultura?

2009/02/22

Zinema hondarribian


Zinema hondarribian!!!! Gogoratzen dut zein gustora joaten ginen ama guadalupeko ikastolako zinemara. 50 pezetakin 50 erregalix erosi eta botatzen zuten pelikula ikusten genuen, etzuen axola pelikulak, gu gustora. Han, gainera, herri guztia biltzen zen, nerabe eta gaztetxo guztiak. Hori bai zela zinema!!

Gaur egun Irunera joan behar pelikula xixtrin bat ikusteko -gainera mendibil ta txingudin pelikula berdinak-. Zinemara joateko aukerarik ez.

Pentsatzen nago gaur egun merkea dela proiekzio gelatxo bat antolatzea. Pantaila eta proiektorea, gela bat, eta programazio txukun bat egin liteke. Nik zer dakit, internetetik pelikulak jeisten, adibidez.

Ez da bakarrik ez dagoela zinema, baizik eta ohitu egin garela zinema ez egotea, eta inork ez du ezer planteatzen.

2009/02/21

Bizitza


Bizitzaz asko arduratu ziren garai batean situazionistak. Internazional Situazionista sortu zuten XX. mendearen erdikaldean, eta bizitza edo bizitza kotidianoa, eguneroko bizitza bihurtu zuten eztabaidagai.

Ez al gara bizitza alienatu bat bizitzen ari? Ez al gara polizialki kontrolatutako bizitza huts eta alienatu bat bizitzen ari? Nork dauka boterea? Nola funtzionatzen du botere horrek? Nola gabetzen gaitu gure bizitzaz?

Honelakoak esaten zituzten:

"Historia, hau da, errealitatearen eta erreala denaren eraldaketa, ez dago gaur egun gizakiaren eskura, izan ere, gizaki honek eguneroko bizitza bat du historiaren produktu dena, hain zuzen ere berak kontrolatzen ez duen historia baten produktu eta ondorio delako. Agerikoa da berak egiten duela bere bizitza, baina ez askatasunean". (Guy Debord)

Vaneigem-ek esaten zuen bere liburu baten tituluan: "Bizidunei oharra gobernatzen dituen heriotzaren gainean".

Guy Debord-ek Iraultza Kulturalaren inguruan TESI bat plazaratu zuen. Bere bigarren puntuan dio:

"Artea sentsazioekiko harreman bat izatetik pasa daiteke izatera sentsazio gorenen antolakuntza bat. Gu geuk gure buruak sortzea esan nahi du horrek, eta ez bakarrik baliagarri zaizkigun gauzak sortzea".

Guy Debord izan zen, hain zuzen ere, situazionisten kritika hobekien jaso zuena "Espektakuluaren gizartea" liburuan (1967).
Bertan kritika mikatz bat egin zion gerraosteko gizarteari, eta bertan, irudiak daukan botereak balio dio espektakuluaren gizartea teorizatzeko. Funtsean esaten du irudiaren bitartez (argazkia-zinema-telebista) gizarte teknokratiko bat sortu dela, askatasunari biderik uzten ez diona.

Jarraituko dugu bizitzaz, arteaz eta kulturaz hitzegiten.

Kultura...

Kultura zer da?

Politika eta ekonomia ez den guztia?

Hizkuntza?

Artea?

Kulturak kezkatuta gaude Kultur Gunean. Baina zer da ba kultura?

Zinemara joatea?

Kontzertutara joatea?

Hitzalditara joatea?

hausnar dezagun, hausnar dezagun...

Delorean Olearso Festibalean


Delorean-ek kriston kontzertua eman zuen Olearso festibalean.