2009/02/22

Zinema hondarribian


Zinema hondarribian!!!! Gogoratzen dut zein gustora joaten ginen ama guadalupeko ikastolako zinemara. 50 pezetakin 50 erregalix erosi eta botatzen zuten pelikula ikusten genuen, etzuen axola pelikulak, gu gustora. Han, gainera, herri guztia biltzen zen, nerabe eta gaztetxo guztiak. Hori bai zela zinema!!

Gaur egun Irunera joan behar pelikula xixtrin bat ikusteko -gainera mendibil ta txingudin pelikula berdinak-. Zinemara joateko aukerarik ez.

Pentsatzen nago gaur egun merkea dela proiekzio gelatxo bat antolatzea. Pantaila eta proiektorea, gela bat, eta programazio txukun bat egin liteke. Nik zer dakit, internetetik pelikulak jeisten, adibidez.

Ez da bakarrik ez dagoela zinema, baizik eta ohitu egin garela zinema ez egotea, eta inork ez du ezer planteatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario