2009/02/21

Bizitza


Bizitzaz asko arduratu ziren garai batean situazionistak. Internazional Situazionista sortu zuten XX. mendearen erdikaldean, eta bizitza edo bizitza kotidianoa, eguneroko bizitza bihurtu zuten eztabaidagai.

Ez al gara bizitza alienatu bat bizitzen ari? Ez al gara polizialki kontrolatutako bizitza huts eta alienatu bat bizitzen ari? Nork dauka boterea? Nola funtzionatzen du botere horrek? Nola gabetzen gaitu gure bizitzaz?

Honelakoak esaten zituzten:

"Historia, hau da, errealitatearen eta erreala denaren eraldaketa, ez dago gaur egun gizakiaren eskura, izan ere, gizaki honek eguneroko bizitza bat du historiaren produktu dena, hain zuzen ere berak kontrolatzen ez duen historia baten produktu eta ondorio delako. Agerikoa da berak egiten duela bere bizitza, baina ez askatasunean". (Guy Debord)

Vaneigem-ek esaten zuen bere liburu baten tituluan: "Bizidunei oharra gobernatzen dituen heriotzaren gainean".

Guy Debord-ek Iraultza Kulturalaren inguruan TESI bat plazaratu zuen. Bere bigarren puntuan dio:

"Artea sentsazioekiko harreman bat izatetik pasa daiteke izatera sentsazio gorenen antolakuntza bat. Gu geuk gure buruak sortzea esan nahi du horrek, eta ez bakarrik baliagarri zaizkigun gauzak sortzea".

Guy Debord izan zen, hain zuzen ere, situazionisten kritika hobekien jaso zuena "Espektakuluaren gizartea" liburuan (1967).
Bertan kritika mikatz bat egin zion gerraosteko gizarteari, eta bertan, irudiak daukan botereak balio dio espektakuluaren gizartea teorizatzeko. Funtsean esaten du irudiaren bitartez (argazkia-zinema-telebista) gizarte teknokratiko bat sortu dela, askatasunari biderik uzten ez diona.

Jarraituko dugu bizitzaz, arteaz eta kulturaz hitzegiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario